XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aunela ere norbaiten menpean egongo zera, zuk baño geyago agintzen duanaren bat zure gain eukiko dezu.

Yosukisto-ren antzera, bada, Yainkoa-ren kaltezkoa ez ba-da, besteen agindua egin.

Yosukisto Yainkoa izanik, besteen agindua egiten bizi izan zan, guk, bere antzera, gure goikoen agindua egiten ikasi dezaguntzat.

Yesukisto-k Nazaret-eko lantegian lan egiten zuan, eta guk ere, bakoitzari dagokion eran, lan egin bearr degu.

Batzuk ikasten, besteak lurra erabilli ta ereiten, besteak saldu-erosten eta abarr.

Guziok lan egin bearr degu.

Bizitzeko gauz asko bearr dira ta guziak bakoitzak ezin egin; ta orregatik nai ta nai ez, batek besteari lagundu bearr dio.

Askok, geyenak, bizitzeko lan egin bearr dute, beste askori, bizitzeko ondasunak euki arren, lan egitea bearrekoa zaye.

Yesukisto-k, Yainkoa izanik, nai izan ezkero lanik egin bearrik ez zuan, baña ala ere guri erakustearren ogei ta amarr urtean lan egin zuala bai dakigu.